Restaurante Síbaris
jatetxea
menua
inkesta
erreserbak eta kontaktua
síbaris artearekin
interesdun loturak
kokapena
argazki galeria

Sibaris jatetxeak artearekin konpromezua hartzen du artista ezberdinen erakusketak zuekin konpartituz.
Silvia Carbini (Piacenza- Italia -1965),munduko parte ezberdinetan bizi eta gero, Mallorcan bizi eta lan egiten du. Bere kuadroen bitartez , non bere barruko mundua beti ezberdin aurkitzen dugun, hitz egiten duen bizitzarekin suhartutako emakumea da.
"Beste zerbait" horren etengabeko bilaketak bere arimaraino hegaz eramaten du bere burua... etengabeko bilakaera bat... etengabeko galdera bat... koloreak eta emozioak.
 

Restaurante Síbaris

Restaurante Síbaris

Denboraldi bat egon zen (denboraldi luze bat, bere artista formakuntzak iraundutako denbora guztia) zeinetan Silvia Carbiniren kuadroak  argiak betetzen zituen. Baita inbaditu ere. Eguzki betean gorputz eta gauzak biltzen zituen argitasun batez saturatuak. Hondartzak, itsaskinak, neurrigabe irekitako esparruak gailentzen ziren kuadro haietan, beren barrukaldeetako argi-ilunak arriskuan jarri arte, argi trinko eta gogor batek kanpoaldetik behartu balu bezala eta beti garaile bezala sartzea eskatuko balu bezala. Naturan fede ukaezin honi, gure mundu barruan existitzearen erabateko konfidantza honi, agian erreflexiozko epe batek jarraitu dio -meditaziozkoa hobeto esanda- beingoz bere askatasun piktorikoan eta bere sormenezko ibilbideari aurre egiten dion ausardian miagarri  den artista honen partez.Berarentzat denbora ez dela alferrik pasa erakusten digu bere azkeneko sekuentzia, zentzu guztietan ederra eta heldua. bere munduarekiko maitasunak osasuntsu jarraitzen du (ura, eguzkia, landareak, giza gorputzak) baina orain introspektiboa litzateke. Argia barrukaldetik zabaltzen da, gauza bizidunak eta natura hilak bainatzen ditu eta begiradatik gordetzeko moduan. Ez da egiazko argi bat, propioa, baizik eta zilar edo urrezko ehundura, argizko filtro sotil eta lehiati bat. Jada ez dator askatasun ekintza soil batetik, barruko premiazko behar batetik baizik. Orain argi hori berea da, berea bakarrik.
 
> bisitatu gaituzten artistei eskerrak

  Restaurante Síbaris
monte monjardín 12, pamplona/iruña - T. 948 077 600 - info@restaurantesibaris.com