Sibaris jatetxeak artearekin konpromezua hartzen du artista ezberdinen erakusketak zuekin konpartituz.

Greta Broström Zalba, sustrai sueziardun artista plastiko eta diseinatzaile nafarrak bitxi erakusketa eta pintura zein diseinuaren beste alorretako bere lanak irudikatzen dituzten bi argazki collage-z osaturiko bere obra aurkezten digu. Gaur egun Bartzelonan bizi eta ikasten ari da. Bertako Massana arte eta diseinu eskolan karrera bukaerako proiektua egiten dabil.
Gretaren hitzetan " Bartzelonako Massana eskolan arte eta diseinuaren alorretako ikasketak burutu eta gero nire lanaren aurkezpen txikia egin dut, artesautzarekiko eta bereziki metalen tratamenduaren teknika kideekiko nire maitasuna adieraziz. Nire zintzelatu eta soldatze lanei buruzko ikasketak ikus daitezke eta baita japoniar lakaren teknika, bitxigintzari egokituta. Bitxi lerro hau, ikuspegi ezberdinetatik harturiko oroitzapen edota nostalgia kontzeptuetan oinarritzen da". > bisitatu gaituzten artistei eskerrak

monte monjardín 12, pamplona/iruña - T. 948 077 600 - info@restaurantesibaris.com